Itxaron, mesedez...
Itxaron, mesedez...
Hizkuntza aukeratu
Egoitza Elektronikoa MANCOMUNIDAD DE SERVICIOS SOCIALES ZONA ULTZAMA / ULTZAMALDEKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Egoitza Elektronikoa
MANCOMUNIDAD DE SERVICIOS SOCIALES ZONA ULTZAMA / ULTZAMALDEKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Etxez etxeko laguntza-zebitzua (ELZ) – Eskaera

aren armarria MANCOMUNIDAD DE SERVICIOS SOCIALES ZONA ULTZAMA / ULTZAMALDEKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Egoitza Elektronikoa > Etxez etxeko laguntza-zebitzua (ELZ) – Eskaera

Etxez etxeko laguntza-zebitzua (ELZ) – Eskaera

Organo kudeatzailea

 Ultzamaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea.

Zerbitzu-karta

– Sostengu pertsonaleko jarduketak.

– Etxeko zeretan sostengu emateko jarduketak.

– Sostengu psikosozialeko jarduketak.

– Familiari sostengu emateko jarduketak.

– Errehabilitazio eta prebentzioko jarduketak. 

Eskatzaileak

Mankomunitateko eremuan erroldaturiko pertsona edo bizikidetzako famili unitate guztiak, bizia bere gain egiteko mugaturik badaude eta horien ondorioz beren kasa beren premia pertsonal eta sozialak estali ezinean badabiltza eta laguntza behar badute beren ohiko bizilekuan jarraitu ahal izateko.

Baldintzak

Eguneroko bizitzako jarduketarako autonomia maila (medikuaren eta erizainaren testa), familiaren sostenguaren eta baliabide ekonomikoen araberakoak.

Izen-ematea/Eskaera

Urte osoan zehar.

Tasa

  • Ordenantza Fiskalak ezarritakoa, Etxez etxeko Laguntza Zerbitzuaren (ELZ) prezio publikoak arautzen dituenak.
  • Ordaindu beharreko kuota alda daiteke bizikidetzako unitatearen Per-Capita errentaren arabera.
    • PER CAPITA edo biztanleko errenta: Aurreko urteari dagozkion kontzeptu guztiengatiko diru-sarrerak zati 12 hileroko, eta zati familia-unitateko kide kopurua.

Aurkeztu behar diren agiriak

  • Eskaera-orria.
  • Laguntzaren titularraren,, NAN /AIZ-aren fotokopia.
  • Interesdunaren eta osasun arazoen, txosten medikoak.
  • Interesdunaren azken Errenta Aitorpenaren fotokopia, edo, kasua balitz, deklaratzaile ez izatearen Ogasuneko frogagiria.
  • Bankuko kontuaren fotokopia.
  • Eskatzaileraren diru-sarrerak ezingo balira frogatu, interesdunek diru-sarreren adierazpen arduratsua bete behar dute, eta, bertan jaso: izena, NAN/AIZ-a, kontzeptuak zeinen bidez eskuratzen baitira diru-sarrerak, urteko diru-kopuruak, data eta sinadura.

NON ETA NOLA aurkeztu

  • Telematikoki: orri honen behealdean dagoen Instantzia berria botoiaren bidez.
    • Eskatzailea administrazio publikoekin elektronikoki harremanak izan BEHAR DITUEN PERTSONA JURIDIKOA EDO SUBJEKTUA bada, horrela bakarrik aurkeztu ahal izango du.
  • Aurrez aurre, Ultzamaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko bulegoetan.

Argibide gehiago

  • Tramitaziorako epea: 15 egun, gutxi gorabehera.
  • Administrazio-isiltasuna: ez da egokia.
  • Ebazpenerako organoa: Presidentea.
  • Ordenantza fiskala. Etxez etxeko Laguntza Zerbitzua (ELZ) emateko prezio publikoak arautzen dituena.

Eskabidearen baldintzak

  • Eskabideak ez du sinadurarik behar
  • Izapide hau egiteko lehen interesduna ziurtagiri digitalarekin edo Cl@ve-rekin identifikatu behar da
  • Pertsona fisikoak diren eskatzaileak onartzen ditu
  • Beste pertsona fisiko batek ordezkatutako pertsona fisikoak izatea ahalbidetzen du
MANCOMUNIDAD DE SERVICIOS SOCIALES ZONA ULTZAMA / ULTZAMALDEKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA - P3137383J
C/San Pedro 8
31797 Ultzama (Navarra)
Precarga de imagen Precarga de imagen